
AITA ONA IZAN OTE DAITEKE TRATU TXARREN EMAILE BAT? izenburua ardatz hartuta, Norma Vázquez psikologo feministak eta indarkeria matxistaren ikerketan eta horren aurkako ekinbidean espezializatuta dagoen Sortzen aholkularitza-etxeko zuzendariak, tratu txarren emaile bat aita ona ezin izan daitekeela azaltzeko hainbat argudio baliatuko ditu. Izan ere, besteak beste, seme-alaben amari tratu txarrak ematen dizkion gizon batek emakume horren aginpidea hondatzen du eta, bidez batez, seme-alaben atxikimenduari lotutako pertsona hori guztiz zaurgarri bilakarazten du.
Indarkeria matxistan aditua den hizlariak ohartaraziko digu tratu txarrak jasaten duten ama ikusten duten haur eta nerabeak (edo ikusi gabe ere, sentitzen dutenak) ere aitortu eta laguntza eman behar diegun biktimak direla.
Norma Vázquez mexikarra da jatorriz eta Bilbon bizi izan da azken 24 urteotan. Norma duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekinbidean. Hainbat taldetako kide izan da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministakoa.
1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxistaren ikertzen eta horren aurka jarduten eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutako aholkularitza-etxea.
Vazquezen ikerketa-lerro nagusia emakumeen aurkako indarkeria da, eta horren inguruan ikertu, prestakuntza eman eta hainbat erakunderi aholkularitza eman die.
Bajo el título ¿Puede un maltratador ser un buen padre?, Norma Vázquez, psicóloga feminista y directora de la consultoría Sortzen, especializada en el análisis y actuación contra la violencia machista, ofrecerá argumentos para explicar la imposibilidad de que un maltratador pueda ser un buen padre. Porque, entre otras cosas, un hombre que maltrata a la madre de sus hijas e hijos está minando la autoridad de esta y haciendo vulnerable una figura de apego fundamental.
La ponente, experta en violencia machista, advertirá de que los niños, niñas y adolescentes que ven cómo es maltratada su madre (o que sin verlo, lo sienten), también son víctimas que debemos reconocer y atender.
Afincada en Bilbao desde hace 24 años, Norma Vázquez es originaria de México, donde hace ya 40 años se inició en el feminismo y contra la violencia hacia las mujeres. Ha militado en distintos grupos como CIDHAL (primer centro feminista en América Latina), Mujeres en Acción Sindical y la Coordinadora Feminista del Distrito Federal de México.
Entre 1992 y 1998 formó parte de la asociación feminista ‘Las Dignas’ en El Salvador. En Bilbao creó Sortzen Consultoría, especializada en el análisis y actuación contra la violencia machista y en el impulso del empoderamiento de las mujeres.
Su principal tema de estudio es la violencia contra las mujeres, en torno al cual ha investigado, formado y asesorado a distintas entidades.